Behin diagnostikoarekin batera sortutako lehen erreakzioak gaindituta daudela, gurasoek haien umearen arazoa sakontasunean ezagutzeko prest egon behar dira eta jarrera itxaropentsu eta baikorrago bat izango dute. Puntu honetan hasten da formaziozko fasea, non emaitzak hobeto sentiaraztera eta umearekin harremanak estutzera lagunduko dioten.
Hasteko, gogoan izan behar dute gauzarik garrantzitsuena arreta mantentzea dela, haien umea entzutea; modu honetan, prestatuago sentituko du bere burua eztabaidan jarduteko eta AGHNren bigarren mailako arazoei aurpegi emateko.
Ondoren, gurasoek haien jokabideen aspektuei erreparatu behar diete eta harreman familiarentzat kaltegarriak izan daitezkeenak hobetzen saiatu.
- Informazioaren bilaketa
- Ebaluazio eta tratamendu profesionalak bilatu
Profesional bati kontsulta egiten diozun lehengo aldian, egiozu AGHNren diagnostiko eta tratamenduari buruzko galderak: zein metodo erabiliko dituen umea ebaluatzeko orduan, zein motatako tratamenduak existitzen diren, horietako zeintzuk apropostzat hartzen ditu beren semearentzako … Umearen indar eta ahultasunen ebaluazio oso batek, zuri eta zure tratamendu taldeko kideei lagunduko dizuete egokia eta eraginkorra izango den prozesamendu plan bat garatzera.
- Zuen bikotea inplikatu
- Laguntza bilatu beste guraso batzuengan
- Amorrua eta samintasuna kontrolatzen ikasi eta jarrera baikor bat mantendu
Puntu honetan, nahitaezkoa da adi egotea umearen lorpenetara eta maitasunarekin estimulatzea bere jokabideak hobetu ditzan; honek aukera emango dio umeari bere autokonfiantza eta autoestimua garatu dadin. Aldi berean, gauzen alde onak onartzen saiatu zaitez, barre egin eta lagundu umeari humorea zer den ikusten eta bere buruaz barre egiten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario