Honako Blog hau Hiperaktibitatea eta Arreta Gabezia duten umeak hobeto ezagutzeko eta laguntzeko sortua da. Horretarako, beharrezko informazioa eskainiko dizuet. Sartu eta irakurri!

jueves, 15 de diciembre de 2011

LABURPEN TXIKITXOA

Gaur arte ikusitakoari buruz, laburpen bat egiteko eta informazio berria gehitzeko honako power point bat utziko dizuet Issue web-orrialdetik hateratakoa.
Batez ere, jarri egin dut, irakasleek haien aldetik zer egin behar duten jakin ezazuen.
Egia da, zuek guraso moduan zer egiteko handia duzuela etxean, baina eskolan ere, zuei laguntzeko prest egon behar dira momentu oro, eta nola ez zuen umeak merezi duen trataera eskaintzera.
Espero dut gustukoa izatea!
http://issuu.com/387ainhoa/docs/hiperactividad

martes, 13 de diciembre de 2011

Sineste okerrak


Behin umeak bere psikoestimulantea hartzen hasten denean, kaletik entzuten diren usteak (txarrak direla, etab) albo batera utzi behar dituzte gurasoek, hauek urduritasuna eta alferrikako ardura sorrarazten baitute eurengan. Adi jarraian irakurriko duzuenari, garrantzitsua da eta.
  • Psikoestimulantea, bigarren mailako zenbait efektu eragiten dituen farmako arriskutsua da. Farmako guztiek aurkako hainbat efektu eragin dezakete, horregatik, beti izan behar da medikua tratamenduarekin lotuta dagoen guztia kontrolatzen duena; bestalde, psikoestimulanteak 60 urte baino gehiagoz erabilia izan den farmakoa da eta ikerkuntza askok honen alde egin du, bere eraginkortasuna eta seguritatea erakutsi baitu AGHNren tratamenduan. Ez da existitzen hildakoen kasurik gaindosia dela eta, ez eta beste arrazoi batzuengatik ere ( nahiz eta Interneteko zenbait web-orrialdetan hori adierazten duten). Oro har, psikoestimulnatea datu zehatzenak dituen farmakoen artean dago. Medikamentu guztiak bezala, psikoestimulanteak ere hainbat aurkako efektu produzitu ditzake, nahiz eta pertsona guztietan ez diren beti agertzen. 
  • Psikoestimulanteekin egindako tratamendua oporretan nahiz asteburuan eten egin behar da. Indibiduo batek arreta defizita duenean, ordu guztietan dauka, astelehenetik igandera eta urtarriletik abendura, nahiz eta beti agerikoa ez izan. Horregatik guraso askok honako galdera hau egiten diote haien buruari frekuentzia nabariarekin: zergatik hartu behar ez badu? Ikuspegi hau nahiko sinplista izaten da. Indibiduo batek, bereziki ume batek, beti dago ikasten. Ikasten du beste pertson bat ikusten duenean herramienta bat erabiltzen, ikasten du jolasten aritzen denean, ikasten du telebista ikusten duen bitartean, ikasten du errieta jasotzerakoan … Horrela izanda, gurasoek planteatutako galdera urrengoko hau izan beharko luke: bere arreta gaitasuna erabili ahal izateko aukera kenduko diogu gaur eskolara ez doalako? Ikuspuntu ezberdinak egon arren, tratamendurako giarik berrienak gomendatzen dute ez etetea, ez bada bigarren mailako efekturik existitzen edo konprobatu nahi bada, etenaldi bat egiten denboraldi jakin batean, ea tratamendua efikaza izaten jarraitzen duen. Medikua beti izan behar du honi buruzko balorazioa egingo duena.
Gehiago irakurri nahi baduzue sartu honako web-gune honetara: http://www.trastornohiperactividad.com/falsas-creencias-tdah

    martes, 1 de noviembre de 2011

    Jarrera baikorra

    Behin diagnostikoarekin batera sortutako lehen erreakzioak gaindituta daudela, gurasoek haien umearen arazoa sakontasunean ezagutzeko prest egon behar dira eta jarrera itxaropentsu eta baikorrago bat izango dute. Puntu honetan hasten da formaziozko fasea, non emaitzak hobeto sentiaraztera eta umearekin harremanak estutzera lagunduko dioten.
    Hasteko, gogoan izan behar dute gauzarik garrantzitsuena arreta mantentzea dela, haien umea entzutea;  modu honetan, prestatuago sentituko du bere burua eztabaidan jarduteko eta AGHNren bigarren mailako arazoei aurpegi emateko.
    Ondoren, gurasoek haien jokabideen aspektuei erreparatu behar diete eta harreman familiarentzat kaltegarriak izan daitezkeenak hobetzen saiatu.

    • Informazioaren bilaketa
    Honako hau eguneratua egon behar da, praktikoa eta errealista izan.  Federazioa, beste guraso batzuk edota psikologo, pedagogo eta mediku profesionalen bitartez lortu ditzake.
    • Ebaluazio eta tratamendu profesionalak bilatu
    Profesional bati kontsulta egiten diozun lehengo aldian, egiozu AGHNren diagnostiko eta tratamenduari buruzko galderak: zein metodo erabiliko dituen umea ebaluatzeko orduan, zein motatako tratamenduak existitzen diren, horietako zeintzuk apropostzat hartzen ditu beren semearentzako … Umearen indar eta ahultasunen ebaluazio oso batek, zuri eta zure tratamendu taldeko kideei lagunduko dizuete egokia eta eraginkorra izango den prozesamendu plan bat garatzera.
    • Zuen bikotea inplikatu 
    Biak egon behar dira inplikatuta haien umea ariketa bereziekin edo etxekolanekin laguntzeko orduan. Garrantzitsua da aktibitatez osoturiko plan bat elkarrekin prestatzea eta umearekin kontaktu zuzen bat izatea plan hori praktikan dagoenean.
    • Laguntza bilatu beste guraso batzuengan
    Espainian AGHNa duten umeen gurasoek parte hartzen duten hainbat elkarte daude. Instituzio hauek informatzeko, hezteko eta laguntzeko jarduerak burutzen dituzte. Kideekin mantendutako kontaktuak, AGHNri buruzko beste ikuspuntu batzuk emango dizkizu eta zure umearen arazoaren aurrean bakartuta ez sentitzera lagunduko zaitu.
    • Amorrua eta samintasuna kontrolatzen ikasi eta jarrera baikor bat mantendu
    AGHNak, gurasoak behartzen ditu umeengan jarrita zituzten itxaropenak berrikustera eta horrek, sarritan, frustraziozko eta samintasunezko sentimenduak sortzen ditu. Hala eta guztiz ere, zuk saiatu behar zara arreta zure umearen aspektu positiboetan jartzen; negatiboak gutxituz eta nahasteari hobeto aurre eginez.



    Puntu honetan, nahitaezkoa da adi egotea umearen lorpenetara eta maitasunarekin estimulatzea bere jokabideak hobetu ditzan; honek aukera emango dio umeari bere autokonfiantza eta autoestimua garatu dadin. Aldi berean, gauzen alde onak onartzen saiatu zaitez, barre egin eta lagundu umeari humorea zer den ikusten eta bere buruaz barre egiten.

    domingo, 30 de octubre de 2011

    Diagnostikoari aurre eginez

    Gurasoentzat ez da inoiz erraza izaten haien umeak AGHNa duelaz jabetzea. Gurasoen erantzuna egoera honen aurrean antzekoak izan ohi dira, komunenak hurrengoko hauek direlarik:

     HARRIDURA
    Ume txikiak dituzten gurasoengan ematen da, zeienen sintomak kontrolagarriak diren etxeko testuinguruan. Arrazoi honengatik, ezin dute ulertu umeak arazoak edukitzea eskolan.


    UKAPENA
    “Hau ez da ari gertatzen nire semeari, nire familiari”. Bere semea gainerako umeengatik, senideengatik edota irakasleengatik baztertua izango denaren beldurrez sortzen da ukapena. Kasu hauetan, AGHNren sintomak ukatzea ez du umea babesten bazterketa sozialarengandik, behar duen laguntza egokia jasotzea galarazten du .


    HASERREA
    Umea nahikoa esfortzatuko balitz bere arazoa gaindituko lukeen okerreko susmoaren aurrean sortzen den frustazioarekin ikusia du. Bestalde, gurasoak haien buruarekiko amorrua sentitzen dute, umeari huts egin diotela pentsatzeagatik.

    ERRUDUNTASUNA
    AGHNren diagnostiko baten aurrean sortu daitezkeen galdera guztien artean, gehien estutzen diena hau da: Nire errua al da, nire umeak honelako desoreka hau sufritzea? Galdera honetatik abiatuz zalantzak sortzen dira haien seme-alabengan AGHNa sortu izan ahal duen edozein faktoreri buruz (deskuidoa haurdunaldian, eman dioten hezkuntza edo jasan izan ahal dituen traumatismo posibleak).


    BELDURRA
    Sentsazio hau ematen da AGHNren ezagutza ezaren aurrean eta guraso askok geldiarazita gelditzen dira. Bazterketa sozialarekiko beldurra pizten da, baita haiek ere AGHNa pairatzearen posibilitaterekiko kezka. Umeak lagunak izango ote dituen, bikote izatera helduko den, unibertsitatera joatea lortuko duen edo bere kabuz bizitzari aurre egiten jakingo duen buruzko buruhausteak dituzte gurasoek.


    UKATZEA
    Umeari, medikuari edo beste senideei zuzenduta egon daiteke. Haien itxaropenenen hausturak eragiten du guraso askori kostatzea haien seme-alabak garapenerako gaitasun osoko pertsona lez onartzea.


    DESILUSIOA
    Haien seme-alabak perfektuak ez izateko posibilitatearen aurrean. Gurasoek kontuz ibili beharko dira sentipen honi aurre egiterakoan. Haien frustrazioa eraman ahal diete umea den modukoa ez onartzera eta berarentzako burutzeko ezinezkoak diren gauzak exijitzera, honek erresumin eta etsaitasun moduko sentimenduak sortuko dituelarik umearengan.


    LASAITASUNA
    Guraso batzuk benetako lasaitasuna sentitzen dute diagnostikoaz jabetzerakoan. AGHNa izaera genetikoa duen nahaste bat izanda, ez dira haien errudun eta ez gai sentitzen haien seme-alaben hezkuntzari dagokionez. Gainera, nahastearen identifikazioarekin batera, laguntza jasotzeko duten aukera ugariarez konturatzen dira.

    domingo, 16 de octubre de 2011

    Diagnostikoaren frobak

    AGHNren sintomak umeak 7 urte bete baino lehen agertzen dira eta gutxienez bere bizitzaren 2 testuinguruetan (eskola, etxea, etab,) antzematen dira. Bere garapenaren zehar, hauek aldatu edo gutxitu daitezke; dena den, umeen %80ak arazoak izaten jarraitzen dute nerabezaroan, eta %30-65 bitartekoak helduak direnean.


    Hori dela eta, garrantzitsua da mediku profesionalek ( neuropediatra, psikiatra edota neurologoa) izatea behin betiko diagnostiko zehatza egiten dutenak. Honako diagnostiko hau klinikan bertan egin beharko da, egun ez baitaude AGHNa diagnostikatu dezaketen laborategizko frogarik. Diagnostikoa ziurtatzeko, espezialistak gurasoekin eta umearekin bilduko da zenbait elkarrizketa izateko; irakasleek eskuratutako informazioaren analisi bat egingo du, baita azterketa fisikoak eta froga osagarriak ere, beste arazo batzuk baztertzeko.


    Nazioartean erabilienak eta nabarmenduenak dira, diagnostiko on bat egiteko orduan:
    • Clasificación Internacional de las Enfermedades de la Organización Mundial de la Salud (CIE.10): http://www.who.int/es/
    • Los Criterios del Manual estadistico y de Diagnóstico DSM-IV-TR

    Orrialde hau oso ondo dago eta erabilgarria izan daiteke: 

    sábado, 15 de octubre de 2011

    AGHNri lotutako desorekak

    AGHNren sintomek hainbat arazo familiar, sozial eta akademikoak sor ditzakete umeengan. Arazo hauek dira hain zuzen ere, hainbat desoreka agertzeko bidea ematen dituztenak ( jarrera ezezkorra, oldarkorra, gorabeherak jokabideetan edo sintoma depresiboak, beste hainbat gauzen artean).


    Gatazka hauek guztiak modu bateratu batean agertu daitezke denbora asko igaro denean AGHNari tratamendu egokia eman barik. Dena den, askotan beste arrazoi batzuengatik sortzen dira eta nahastuak izan ohi dira AGHNarekin.



    Hori dela eta, diagnostiko on bat egiterako orduan, nahitaezkoa da bereiztea AGHN-ko itxura duten (baina ez direnen) desoreken artean.

    miércoles, 28 de septiembre de 2011

    Zer da AGHN?

    Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua jatorri neurobiologiko-ko nahaste bat da, zeinen sintomak hurrengoko portaera hauek eragiten dituen umearengan:

    Hiperaktibitatea. Aktibitate maila, gainerakoena baino altuagoa da eta bere adina kontuan izanda, desegokia.
    Oldarkortasuna. Bere jokabideak kontrolatzea kostatzen zaio, baita bere emozioak eta pentsamenduak ere.
    Arreta gabezia. Zailtasun handiak ditu arreta mantentzeko eta kontzentratzeko.

    Sintoma hauek ez dira beti batera agertzen; izan ere, AGHNren azpi-mota ezberdinak existitzen dira, sintoma nagusien araberakoak:

    Hiperaktibo- oldarkorra.
    Arreta gabeziakoa.
    Konbinatua.

    AGHNren jatorria guztiz ezezaguna da; hala ere, zientifikoek aditzera eman dute nahasteak sortuak izan daitezkeela zenbait faktore biologiko (askotan, jatorri genetikozkoak) eta psikologikoen ondorioz.

    Alterazioak aurkitu egin dira garuneko bi neurotransmisoreen funtzionamenduan: noradrenalinan eta dopaminan. Hauek zuzenean eragiten dute auto-kontrola eta jokabide desegokien inhibizioaz arduratzen diren garunaren aldeetan.



    http://www.slideshare.net/zailtasunakgaindituz/hiperaktibitatea-215838