Honako Blog hau Hiperaktibitatea eta Arreta Gabezia duten umeak hobeto ezagutzeko eta laguntzeko sortua da. Horretarako, beharrezko informazioa eskainiko dizuet. Sartu eta irakurri!

martes, 20 de septiembre de 2011

Aurkezpena

Nire lehengo sarrera da gaurkoa. Egia esan, blog bat erabiltzen dudan lehengo aldia da. Pozik nago. Nire ustez, idatziz gauza asko transmititu ditzakegu, gauza benetan onak, besteei lagun ditzaketenak; eta hori da hain zuzen ere gustatuko litzaidakeena egitea.

Hori dela eta, blog hau sortu dut hiperaktibitatea eta arreta gabezia duten umeen egoera aztertzeko nahiarekin, bai eskolan bai eta familia inguruan ere. Jakin nahi nuke, nolakoa den ume hauen egunerokotasuna, haien ezaugarriak, haien ametsak edota haien frustazioak. Nire ustez, oso garrantzitsua da ume hauek ezagutzea, modu honetan bakarrik jakingo baitugu nola jokatu behar dugun haiekin. Dakizuenez, haien bizi emozionala kaltetu dezakegu gauzak txarto eginez gero. Beraz, zailtasunezko egoera ezberdinetan konponbiderik egokienak bilatzen ikasi behar dugu. Esate baterako, kontuan badaukagu ezaugarri hauetako umeek autoestimu baxua izateko arriskua dutela, nahiz eta azterketetan emaitza txarrak atera ezin gara egon denbora guztian emaitza hauek zigortzen. Limiteak jarri eta haien hobekuntzak zoriondu behar ditugu gehien bat, haien motibazioa indartzeko. Ume hauei gainerakoei baino gehiago kostatzen zaie ikastea eta hori kontuan izan behar dugu, haien esfortsua baloratuz eta aurrera egin dezaten animatuz. Guraso askok oso kezkatuta daude haien seme-alabetaz, ez dakitelako zer egin egoera hauetan. Gaur esan nahi diet lasai egotea. Egongo direla egun txarrak, baina ume hauek gauza oso politak egiteko gai ere dira. Haien seme-alabak maite behar dituzte gauza guztien gainean eta pasientzia benetan handia izan. Baina batez ere, maitasuna eskaini, maitasuna baita tente mantentzen gaituen gauzarik boteretsuena.

Blog honekin saiatuko gara hiperaktibitatea eta arreta gabezia duten umeen bizimodua erraztea eta hobetzea.
Baliteke zuek ere gai honen inguruan zertxo bait jakitea. Hortaz, guztion artean ikas dezagun!

Honako bideo hau sartu dut, hasiera emateko nire blogari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario